Sortze prozesuan, nork bere buruari galderak egitea, lehendabiziko lana da.
Galderak egitea, erantzunen zain egon barik.
Galde-erantzuna binomioa, holan monomio eraginkor bihurtzen da.
Itaunek sormenean aske flotatzen dabenean, zapaldu gabeko bideetatik ibiltzeko aukera emoten dabe, beraz norberaren bideaz gozatu ahal izango dogu, helburu obsesiboa buruan izan gabe.
Hutsa entzun ahal izango ete da?, eta isiltasuna... Isiltasuna ikusi ahal izango ete da?
Eskultura eta musika, hizkuntza bereko dialektoak al dira?
Ilunpetan, nora doa norberaren itzala?
Zure belarrixek, betazalak dabez?
Ze soinu dauka argi-izpi batek dardara eragiten dozunean?
Formak eta testurak, noiz bihurtu ziran soinu?
Zergatik saiatzen naz eskulturan huts-ozenak mugatzen?