KONTZERTU PERFORMANCEA

Urbela Brouard Portada Performance

"ARTEAK SAPIENS BIHURTU GINTUEN"

Duela 13.700 milloi urte, dana iluntasuna eta isiltasuna zen; ezereza dana zen. Materiak, energiak, espazioak eta denborak Lurra izeneko etxe bat eraldatzen dute, non gizaki gisa jaioko garen.

Eboluzionatzea lortzen dugu existitzen ez diren gauzak irudikatzeko aukera ematen duen hizkuntza bakarrari esker; ARTEA.
Agian arteak berak eman zigun mundu kognitiboaren atea zabaltzeko aukera?.
Eskultura eta musika izan ziren “sapiens” bihurtu gintuztenak?.

Tristura, maitasuna, beldurra, haserrea, itxaropena...azken finean garena izatea eragiten diguten sentimenduak.
“Sapiens” izaten jarraitzen dugu, edo “homo ineptus” deitzera jotzen dugu ezinbestean?.

Giza eboluzionaren ikuspegi bat, artean, sentimenduetan eta espezie gisa sinbolizatzen gaituen horretan oinarritua.

Eskultura, musika eta antzerkia uztartzen dituen proposamen transdiziplinarra, soinu kontakizun berezi bat eraikitzeko.

Eskultore moduan, ordu asko ematen ditut obra baten sortze-prozesuan, eskulturaren eta nire arteko elkarrizketa bizi batean. Hala ere, hori amaitu ostean, komunikazio intima hori desagertu egiten da eta lotura askoz estatikoagoa ezartzen da, non eskultura erakutsi besterik ez den egiten.

Orduan sortu zitzaidan ekintza performatibo bat eraiki beharra, fonoeskulturekin elkarreraginean jarraitu ahal izateko.

Izan ere, soinu-musika komunikazio-hizkuntza gisa erabiliz, soinu-eskulturak berak, saxoa eta ahotsa flautarekin batera, nire taldekideak dira eszenatokian.

Reproducir vídeo